Badator Korrika!

 

Orioko Korrika batzordea abenduan hasi zen biltzen, aurtengo Korrikarekin lotutako jarduerak antolatzeko. Korrika batzordea eskualdeko AEK-k dinamizatzen du eta bertan parte hartzen dute Udalak eta herriko hainbat eragilek, kultura eta hezkuntza alorrekoak.

Korrika batzordeak zehaztuta utzi zuen azken bileran Korrika Kulturalaren aurtengo programa.

Hau izango da:

  • MARTXOAK 2, LARUNBATA. 20:00 Harribilen dantza-emanaldia gaztetxean.
  • MARTXOAK 15, OSTIRALA. 19:00 Zopa antzezlana kultur etxean.
  • MARTXOAK 19, ASTEARTEA. 15:00 KORRIKA TXIKIA herrian barrena, hondartzatik plazara.
  • MARTXOAK 19, ASTEARTEA. 19:00 Bertso-poteoa hikaz, herrian barrena, Eneritz Artetxe eta Iñaki Gurrutxagarekin.
  • MARTXOAK 19, ASTEARTEA. 20:30 Barrikotea plazan: pintxoak eta edaria, borondatearen truke
  • MARTXOAK 19, ASTEARTEA. 24:00 KORRIKA iritsiko da Aginagako Mapilera, Usurbildik.
  • MARTXOAK 21, OSTEGUNA. 19:00 Bizkarsoro dokumentalaren proiekzioa kultur etxean.

Korrikaren 23. edizioa Irundik abiatuko da martxoaren 14an eta Baionan bukatuko da 24an, igandearekin. Oriotik martxoaren 19tik 20rako gauean pasatuko da: gauerdi inguruan iritsiko da Aginagako Mapilera eta 00:30ak pasatuta helduko da plazara.

Korrikarako petoak salgai euskaltegian

Korrikan parte hartzeko petoak edo balkoian jartzeko banderolak erosi nahi dituztenek euskaltegira jo besterik ez dute, eta han eskatu. 5 euroan daude salgai banderolak eta 6 euroan
petoak.

Kilometroa erosteko aukera

Korrikak 10 kilometro egingo ditu Orion, Aginagako Mapiletik hasi eta Xuai gaineraino. Herriko elkarteak ari dira dagoeneko kilometroak erosten, baina oraindik badaude kilometro bakarren batzuk salgai. Erosteko interesa dutenek jo dezatela Korrikaren eskualdeko arduradunarengana: Egoitz Dorronsoro (688 891 743).