Festa-batzordea eta kultur mahaia bihar bilduko dira

Orioko Udala, aholkularitza-enpresa baten bidez, herriko kulturaren plan estrategikoa lantzen hasiko da. Lehen fase honetan, eragileen eta herritarren arteko parte-hartze prozesua bideratuko du Udalak, eta horretarako, kultura mahaiarekin eta festa batzordearekin bilduko da bihar, otsailaren 14an, 18:30ean kultur etxean.

Planaren helburuak eta prozesuaren nondik norakoak azalduko dizkiete bileran herriko kultur eragileei, eta horren ondotik, herritarrei zuzendutako dinamikak jarriko dira martxan. Horrez gain, San Pedro festen egitaraua lantzen hasiko dira bihar eta gogoeta abiatuko dute festa batzordearen funtzionamenduaz.