Zaintzari buruzko galdetegia otsailaren 25era arte egongo da zabalik

 

Joan zen astean iragarri bezala, Orioko Udalaren proiektu estrategikoetako bat da herriko zaintza-eredua aldatzea. Matia Fundazioaren eta Emagin elkartearen laguntza izango ditu prozesuan, eta lehen urratsa herritarrekin batera emango du otsailaren 25ean, Zaintzak Plazara! ekitaldiaren bidez.

Horri lotuta, oriotarrek zaintzarekin dituzten ala izan dituzten bizipenak modu anonimoan jasotzeko GALDETEGIA prestatu du Udalak, eta asko izan dira beren esperientziak partekatu dituzten herritarrak. Eskerrik asko, zuen ekarpenak oso baliagarria izaten ari da herriko diagnostikoa osatzeko! 

Horreagatik, galdetegia beste astebetez mantenduko da zabalik, otsailaren 25era arte. Mila esker guztioi parte hartzeagatik!