Ibilgailuen aurtengo zirkulazio-zerga ordaintzeko epea martxoaren 1ean irekiko da. Zerga borondatez ordaintzeko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik.
Ordainagiria helbideratu nahi dutenek udal-bulegoetan edo erregistro elektronikoaren bidez eskatu behar dute garaiz. Apirilaren 30a baino beranduago ordaintzen dutenei errekargoa aplikatuko zaie.
Ibilgailuen errolda, ikusgai
Ibilgailuen errolda onartuta dago behin-behineko izaeraz, eta jendaurrean dago. Ibilgailuaren datuak kontsultatu nahi dituenak udal-bulegoetara jo besterik ez du.