Edoskitzearen amaierari buruzko hitzaldia antolatu du Haurreskolak otsailaren 27an

 

Haurreskolako guraso-batzordearen ekimenez, edoskitzearen amaieraren inguruko hitzaldia emango du Nahia Alkorta Elezgarai gurasotasunean aholkulariak. Datorren asteartean izango da, otsailak 27, 17:00etatik 19:00etara. Sabeletik Mundura elkartearen bidez antolatu dute saioa, Udalaren laguntzarekin, eta gurasoei informazio erabilgarria ematea da helburua.

Haurreskolako guraso-batzordeak antolatutako aurtengo hitzaldi-zikloko bigarren saioa izango da; lehena urtarrilean egin zen, lehen sorospenen inguruan.

Hitzaldia irekia da, Haurreskolan bertan emango da eta gaian interesa duten guztiek parte hartu dezakete.