Sahararen aldeko euskal karabana larunbatean irtengo da

 

Duela hilabete, otsailaren 3an, egin zen herrian Sahararen aldeko janari-bilketa, eta 1.200 kilo jaso ziren guztira. Herritarrek erakutsitako elkartasunarekin oso eskertuta daude antolatzaileak, eta bereziki nabarmendu nahi dute herriko bi ikastetxeek, Erein taldeak eta oriotar partikularrek emandako laguntza. Haien partetik, mila esker guztiei!

Saharako Lagunen Euskal Elkarteen Federazioak antolatutako ekimen honen bidez, 39 tona elikagai bildu dira aurten Gipuzkoan, eta Sahararen aldeko euskal karabana larunbat honetan, martxoak 9, abiatuko da Saharara. Gipuzkoan jasotako elikagaiekin betetako bi trailerrek eta Bizkaiko beste bik osatuko dute karabana, eta haiek agurtzeko ekitaldi txiki bat egingo da larunbatean Donostian, 10:00etan Zurriolan.