Kiroldegiko igerilekua bi astez itxiko da, apirilaren 2tik 14ra

 

Joan zen astean iragarri bezala, Orioko Udalak hezetasuna kentzeko makina eta klimatizagailua jarriko ditu kiroldegiko igerilekuan, eta kontrol-sistema osoa berrituko du. Lanen helburua energia aurreztea eta ekoiztea da, eta obrak hasiak dira jada. Dena den, instalazioa behar bezala bukatzeko, bi astez itxi beharko da igerilekua.

Gainerako instalazio guztiak erabilgarri egongo dira bi aste horietan: fitness gela, ciclo indoor aretoa, pista estalia… baina igerilekua itxita izango da apirilaren 2tik 14ra (biak barne).

Barkatu eragozpenak.