Canatel enpresak konponketak egingo ditu Ibai Ondo kaleko galtzadetan bihar hasi eta ostiralera arte, apirilaren 10etik 12ra. Trafikoa moztu egingo da goizeko 8:00etatik 16:00etara, eta udaltzainak inguruan ibiliko dira aparkalekuetatik atera nahi duten ibilgailuak bideratzen.
Hiru egun horietan, herriko irteera Txanka-Hondartzatik egin beharko dute ibilgailuek.
Aparkalekuak eta garajeak
Aparkalekuei dagokienez, ibilgailuak ez dira erretiratu beharko kalearen zatirik handienean; baina erriotik Aita Lertxundi kalera arteko azken zatia libre utzi beharko da, eta udaltzainen laguntzaz, han aparkatuta dauden ibilgailuak kontrako norabidean aterako dira, Herriko Plazatik.
Garajeetako erabiltzaileei ere ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko ahalegina egingo da. 8:00etatik 12:00etara, arazorik gabe irteteko aukera izango dute; 12:00etatik 14:00etara, berriz, baliteke garajeen sarrera-irteera batzuk blokeatuta egotea, lanen martxaren arabera. Beraz, ahal den neurrian, tarte horretan ibilgailuen sarrera-irteerak saihesteko eskatzen die Udalak bizilagunei.
Barkatu eragozpenak.