Gurasoei zuzendutako hitzaldia izango da ostegunean, Salatxo aretoan


UEMAk antolatuta, hitzaldi irekia izango da maiatzaren 16an, ostegunarekin, 18:00etan hasita, Salatxo aretoan: «Nola eragin seme-alaben hizkuntza-ohituretan?».

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatu du saioa, Udalaren, Zaragueta eskolaren eta Ikastolaren laguntzarekin.

Bi ikastetxeetako gurasoek parte hartuko dute: bai euskaldunek eta bai euskaraz ez dakitenek. Hitzaldia euskaraz izango da, baina itzulpen-zerbitzua emango da. Itzulpen-zerbitzu hori baliatu nahi dutenek telefono mugikorra eta aurikularrak eraman behar dituzte eta Telegram aplikazioa instalatu, horren bidez eskainiko da-eta itzulpena.

Hitzaldian parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik lotura honetan.

Izena emateko azken eguna: maiatzaren 15a, asteazkena.