Udalak parte-hartze-prozesu bat jarri nahi du martxan, herriko eskola-kirolaren gaia aztertzeko. Eskola-kirola eraldatzeko proposamenak daude mahai gainean eta horiek aztertu nahi ditu Udalak kirol alorreko eragileekin batera.
Hiru bilera ireki izango dira, asteazken honetan hasita, eta OinHerri Herri Hezitzaileak elkarteak koordinatuko ditu. Asmoa da hemendik ikasturtea bukatu bitartean egitea hiru bilera horiek, gaia landu eta aurrerabide bat planteatzeko.
Bilerak egun hauetan izango dira eta parte hartzera gonbidatuta daude eskola-kirolaren inguruan mugitzen diren herriko eragile guztiak: kirol-elkarteak, monitoreak, gurasoak…
- Maiatzak 15, asteazkena, 18:00 – 20:00, Salatxo aretoan («Non gaude? Ahulguneak eta indarguneak identifikatzea»)
- Maiatzak 27, astelehena, 18:00 – 20:00, Salatxo aretoan («Nora joan nahi dugu? Etorkizuneko eskola-kirol ereduari buruz gogoeta egitea»).
- Ekainak 10, astelehena, 18:00 – 20:00, Salatxo aretoan («Nola joango gara? Egin beharrekoak adostea»).