Udalak urtero antolatzen duen eskola-umeen literatur eta marrazki-lehiaketak 37. edizioa du aurtengoa, eta sariak banatzeko ekitaldia ostiralean egingo du Udalak, maiatzaren 17an. Herriko Plazan izango da ekitaldia, 18:00etan hasita, eta saria irabazi duten haur guztiek hartuko dute parte.
Sariak banatzen alkatea eta zinegotziak arituko dira, eta lehiaketaren irabazleei liburu eta oroitagiri bana emango diete, aurtengo lan sarituak jasotzen dituen liburuaren ale banarekin batera.
Aurtengo liburua
Urtero bezala, sari-banaketa ekitaldian aurkeztuko da aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua. 80 orrialdetik gorako liburu bat da, Orioko ikasleek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen dituena.
Aurtengo liburuaren hitzaurrea Aritz Pardina Herrerok egin du eta azaleko marrazkia, berriz, Hodei Gastiain Gurrutxaga gazteak.