Zaintzak Aztergai zikloaren azken saioak, datozen egunotan

 

Herriko zaintza-ekosistemaren azterketa sakona egiten ari da Udala, horren eraldaketa bideratzeko. Apirilean eta maiatzean zazpi saio programatu zituzten zaintzaren alorrean lan egiten duten eta zaintza jasotzen duten herritarrekin, eta orain arte, harrera ona izan dute hitzorduek. Azken hiru saioak falta dira, eta gurasoei zuzendutakoa egunez aldatu da, maiatzaren 29ra.

Hau da egitarau berria:

  • Maiatzak 14, asteartea: 11:00etan kultur etxean, zainduak diren pertsonak.
  • Maiatzak 29, asteazkena: 17:00etan kultur etxean, gurasoak. Zaintza-zerbitzua egongo da haurrentzat, Txurrumuskiren eskutik. Hemen izena emateko galdetegia.
  • Maiatzak 30, osteguna: 17:30ean Saregilen, herriko komunitatea. Hemen izena emateko galdetegia.

Animatu eta parte hartu!