Orioko Udala herriko kulturaren plan estrategikoa sortzen ari da urte hasieratik, Elhuyar Fundazioaren aholkularitzarekin. Orain arteko bidea oso emankorra izan da, eta diagnosi faseari amaiera emateko, Orioko kultur eragileen II. topaketa egingo da ekainaren 8an, larunbatarekin, 10:00etan, KTA kultur tailerrean.
Apirilaren 27an egin zen eragileen lehen topaketa, eta 46 herritarrek hartu zuten parte. Plan estrategikoaren ardatz eta balio nagusiak adosteko balio izan zuen lansaioak, eta hantxe definitu ziren ondorengo urratsak.
Ekainaren 8ko saioaren helburua, berriz, lan-lerro bakoitzaren helburuak, ekintzak eta proposamenak zehaztea izango da, bakoitzean sakonduz. Horretarako, eragile edo talde bakoitzetik 2 edo 3 lagun etortzeko eskaera egiten du Udalak. Dinamika Elhuyarren aholkulari-taldeak gidatuko du ostera.
Saioan parte hartzeko asmoa duten eragileek kultur teknikariarekin harremanetan jarri behar dute, kultura@orio.eus helbidean, parte hartuko duten kideen izen-abizenak emateko.