Hezkidetza Mahaiak antolatutako LGTBIQ+ Zikloaren barruan, Maria Maestra Haurreskolak gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatuko du ekainaren 4an, asteartearekin. 17:30ean izango da, eta Amelia Barquin adituak sexu- eta genero-aniztasuna eta haur-literatura izango ditu aztergai tailer-mintegian.
Horrez gain, ekainaren 6an, ostegunarekin, seme-alaba nerabeak dituzten gurasoentzako hizaldia eskainiko du Libe Osak Saregilen, Nerabeen sexualitatearekin zer? izenburupean. Kasu honetan, saioan parte hartu nahi duten gurasoek aurrez izena eman beharko dute galdetegi honen bidez, partehartzaile-kopurua aurreikusi ahal izateko.
Ekainaren 28an, azkenik, LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunean, San Pedro festei hasiera emango dien txupinazoa eta beste hainbat ekintza egingo dira, Pakak taldearen eskutik.