Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturte amaierako saioak egingo dituzte datozen asteetan

 

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturteari amaiera emateko emanaldiak egingo dituzte datozen asteetan. Saio horien helburua da ikasturte osoan ikasitakoa lagun eta senideei aurkeztea.

Hau izango da programa:

Ekainak 13, osteguna

  • Instrumentuko kontzertua, 18:00etan, kultur etxean
  • Instrumentuko kontzertua, 19:00etan, kultur etxean

Ekainak 14, ostirala

  • Dantza ekitaldia, 17:00etan, Arraunetxen
  • Instrumentuko kontzertua, 18:30ean, kultur etxean

Ekainak 17, astelehena

  • Instrumentuko kontzertua, 18:00etan, kultur etxean

Ekainak 18, asteartea

  • Kontzertu pedagogikoa, 17:00etan, kultur etxean
  • Instrumentuko kontzertua, 19:00etan, kultur etxean

Ekainak 19, asteazkena

  • Instrumentuko kontzertua, 19:00etan, kultur etxean

Ekainaren 18ko emanaldietan, ikasle txikienek zein instrumentuko 2. mailako ikasleek diploma bana jasoko dute; eta ekainaren 19koan, instrumentuko 3. mailako ikasleek.

Ikasleak gogotsu ari dira emanaldiak prestatzen, eta herritar guztiei egin diete entzutera joateko gonbita.