Bizikleta-igoera Pillikura eta San Martinera, San Pedro egunean

 

Aldapa Elkarteak garai batean Goiko Kaleko festetan egiten zen bizikleta-igoera errekuperatuko du San Pedro egunean, 11:30etik aurrera. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera, besteak beste, plazan eta Goiko Kalean ezin delako bestela bizikletan ibili, peatonala baita. Izen-ematea zabalik dago ekainaren 22ra arte.

Unai Sarasola Aldapako kideak azaldu duenez, «Herritar guztiak animatu nahi ditugu: bizikletan sarri ibiltzen direnak eta ez direnak. Horregatik, karreterako eta mendiko bizikletekin, bizikleta elektrikoekin eta bizikleta bereziekin parte hartu ahal izango da».

Bi kategoria bereiziko dituzte: 8-14 urte artekoak plazatik Pillikura igo beharko dira, eta 14 urtetik gorakoak, berriz, plazatik San Martinera. Sari ugari izango dira parte-hartzaile guztientzat: txapelak, Arkupe elkarteko loteak, maillota…

Izen-ematea

Izen-ematea zabalik dago ekainaren 22ra arte. Herriko Ikastetxeetan, kiroldegian eta Kolon Txikin egiteko aukera izango da.

Oharra: Ezinbestekoa izango da kaskoa erabiltzea.