Festa-batzordeak eta Orioko Udalak prest dute San Pedro festen egitaraua, eta egun horietako ekitaldiak antolatzeko laguntza eskatu nahi diete herritarrei. Horretarako, online galdetegi bat prestatu du Udalak, eta zabalik egongo da ekainaren 26ra arte.
Hauek dira herritarren laguntza beharko duten ekitaldiak:
Ekainak 28
– 4 lagun behar dira Pello eta Nikolasaren ibilbidean laguntzeko eta ekitaldiaren amaieran jasotzeko. Hitzordua: 18:00etan gaztetxean (21:00ak arteko lana izango da)
Ekainak 29
– 15 lagun behar dira San Martin bizikleta-igoeran errepidean mozteko eta oholtza muntatzeko. Hitzordua: 10:15ean plazan (13:00ak arteko lana izango da)
– 8 lagun behar dira Danbolin Musika eta Dantza Eskolako bandaren kontzertuaren ostean oholtza kentzeko. Hitzordua: 20:15ean plazan (21:00ak arteko lana izango da)
– 4 lagun behar dira Pello eta Nikolasaren ibilbidean laguntzeko eta ekitaldiaren amaieran jasotzeko. Hitzordua: 18:00etan kultur etxean (21:00ak arteko lana izango da)
Uztailak 1
– 2 lagun behar dira arrantza-lehiaketan antolatzaileei laguntzeko. Hitzordua: 11:30ean anbulatorio atzean (13:00ak arteko lana izango da)
Taldean zein bakarka eman daiteke izena, eta antolatzaileek benetan eskertuko dute boluntarioen laguntza. Eskerrik asko aldez aurretik!