Herritarren artean kezka eragin du Udalak joan zen astean Arkaitz tabernaren parean jarritako hesiak, anbulatoriora eta eguneko zentrora autoz gerturatzeko debekua ezartzen duelakoan. Baina ez da hala: anbulatorioko eta eguneko zentroko erabiltzaileak orain arte bezala hurreratu daitezke autoz eraikinera. Hain zuzen ere, kalea itxi eta ingurua oinezkoentzako bihurtzeko erabakia herritarren mugikortasuna errazteko hartu du Udalak.
Arrantzale kalean egiten ari diren obrak zaildu egiten du oinezkoen pasabidea eta, horren aurrean, kale-mutur hori oinezkoentzako bihurtu du Udalak, gurpil-aulkiek ere hortik ibiltzeko aukera izan dezaten.
Azken batean, Udalaren helburua da kalea libre egotea, oinezkoek lehentasuna izateko eta anbulatoriora eta eguneko zentrora sarbidea bermatzeko.