Igandean egingo dute Orioko arraunlari beteranoen traineru-estropada

Arraunlari beteranoen ZIPR 18/70 ligako egutegiaren barruan, Orioko estropadaren bederatzigarren edizioa egingo dute ekainaren 30ean, igandearekin. Badok13 arraunlari beteranoen elkarteak antolatutako proba da eta hiru txandatan jokatuko da, 11:30ean hasita.

Zubiaren parean egongo den estatxa finkotik hasi eta 1.750 metroko bi luze eta bi ziaboga egin beharko dituzte traineruek: Marrota parean bata, eta Herriko Plazan bigarrena. Eta amaiera Salatxo tabernaren parean izango da. Estropada-eremua kale bakarrekoa izango da, eta erlojuaren kontra irtengo dira, minutuero.

Guztira, 3 txanda egingo dira zazpi tripulatioz osatuta ( 1. txandan aldaketak egon daitezke, parte hartuko duten B traineruen kopuruaren arabera). 11:30ean hasiko da proba, eta txanden artean 5 minutuko denbora-tartea utziko da (bigarren txanda 11:55ean irtengo da eta hirugarrena 12:20an, gutxi gorabehera).

Hauek izango dira hiru txandak:

Lehen txanda.
1. Plentzia B
2. Getxo B
3. Sestao B
4. Iberia B
5. Bilbo B
6. Zumaia B
7. Pontejos B
8. Badok 13 B

Bigarren txanda.
1. Illunbe
2. Aizpurua
3. Ibaialde
4. Sestao
5. Iberia
6. Plentzia
7. Bilbo

Hirugarren txanda.
1. Mundaka
2. Pontejos
3. Fortuna
4. Getxo
5. Santurtzi
6. Zumaia
7. Badok 13

Sari-banaketa

Bandera estropadaren amaieran emango zaio irabazleari, uretan, eta gainerako sariak ontzi guztiak lehorreratutakoan banatuko dira, ZIPR 18/70 karpan, Arraunetxeren parean. Euria edo eguraldi txarra egiten badu, Arraunetxe barruan egingo da sari-banaketa.