Egonkortze-prozesuko garbiltzaile-, eginkizun askotarako langile-guarda- eta udaltzain-lanpostuetarako behin-behineko zerrendak kaleratu ditu Orioko Udalak

 

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen iaz. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako kudeaketa-gomendioaren baitan, Aldundia arduratu da lanpostu bakoitzera aurkeztutako hautagaien kalifikazioak emateaz eta Udalari bidaltzeaz. Eta orain, azken bi lanpostuen behin-behineko balorazioen berri eman dio.

Aldundiko epaimahai kalifikatzaileak ebatzi dituen lanpostuak hauek izan dira:

Kalifikazio horiek behin-behinekoak dira, eta izangaiek uztailaren 10era arteko epea dute alegazioak aurkezteko.

Udaltzaingoa

Udaltzaingoko agenteen lau plaza egonkortzeko prozesua, aldiz, Udalak Aldundiarekin sinatutako hitzarmenetik kanpo geratu zen. Ondorioz, Udalak hartu du bere gain prozesuaren kudeaketa osoa.

Epaimahaia aurreko astean bildu zen, eta hautagaien behin-behineko kalifikazioa kaleratu du. HEMEN ikusi daiteke zerrenda. Kasu honetan ere, izangaiek uztailaren 10era arteko epea dute alegazioak aurkezteko.