Ahitu dira Bisiguaren Festako bazkaritarako txartelak

 

Uztailaren 13an eta 14an egingo da 15. Bisiguaren Festa, eta bazkaritarako txartelak larunbatean jarri ziren salgai, uztailaren 6an. Txartel guztiak lehen egunean bertan ahitu ziren, oriotarrek erosteko gordetako egunean. Guztira, 450 pertsona inguru izango da aurten larunbat eta igande eguerdiko otorduetan.