Festa-batzordeak sanikolasak prestatzen jarraitzeko hirugarren bilera egingo du bihar, urriaren 15ean. Ohi baino pixka bat beranduago izango da, 19:30ean, kultur etxean. Besteak beste, festetako omendua hautatzeko proposamenak aztertuko dituzte, eta abenduaren 5etik 8rako egitaraua itxi.
Udalak herritarrei eta herriko eragileei dei egiten die batzordean parte hartzeko.