AmaSahara erakusketa 20tik gora argazkik eta artelan batek osatzen dute. Bai argazkiak eta bai artelana (kartelean ageri dena) Amasan eginak dira, 2016ko udan. ‘Oporrak Bakean’ programaren barruan Amasara uda pasatzera joandako Saharako haurren argazkiak dira, formatu handian emanak.
Nora Urbizuk egin ditu argazkiak eta Ander Ortiz de Muruak, berriz, artelana. Erakusketaren diseinua Bea Medranok egin du eta bultzatzailea Maiatzak 20 izeneko elkartea izan da.
Erakusketa zabalik izango da ekainaren 2ra arte kultur etxeko areto nagusian, honako orduetan: goizez, 10:30etik 13:00etara eta arratsaldez, 16:30etik 20:00etara.