Bi traineru-estropada jokatuko dira Orion larunbatean

OriokoEstropada17

Uztailaren 8an bi estropada jokatuko dira Orioko uretan, arratsaldez: Eusko Label ligako Orioko 27. Estropada bandera eta EuskoTren ligako 5. Orioko Kanpina Bandera.

Uztailaren 5ean aurkeztu zituzten bi estropadak Orioko kanpinean Arraun Elkarteko, Orioko Udaleko eta TKE ligako ordezkariek.

Bi estropadak Herriko Plaza eta Motondo artean jokatuko dira, erlojuaren kontra. Eusko Label ligakoa jokatuko da aurrena, 17:30ean hasita.

Emakumeen ligarako playoff-aren lehen estropada jokatuko da ondoren. EuskoTren ligan parte hartzeko lau postuak daude jokoan eta 10 traineru lehiatuko dira postu horietako bat lortzeko. Igandean playoffaren bigarren estropada jokatuko da Donostian eta bi estropada horietan puntu gehien lortzen duten lau traineruak izango dira EuskoTren ligan lehiatuko direnak.

TXANDAK

Eusko Label ligako estropadan honako hauek izango dira hiru txandak:

1. txanda

Astillero

Ondarroa Cikautxo

San Pedro

Ares

2. txanda

Cabo

Zierbena Bahías de Bizkaia

San Juan Sumelec

Tiran Pereira

3. txanda

Kaiku Producha

Hondarribia

Orio Babyauto

Urdaibai Avia

EuskoTren ligako estropadan zozketaz erabakiko da ordena, estropada baino lehen.