Eusko Gudari kaleko eraisketa-lanak datorren astera atzeratu dira

Udalak atzo iragarri zuen Eusko Gudari 38ko etxea eraisteko lanak gaur hasiko zituela enpresa sustatzaileak, urtarrilaren 15ean. Baina, azken orduko arrazoiak tarteko, eraisketa-lanak datorren astera atzeratuko dira eta urtarrilaren 20an hasiko dira. Barkatu eragozpenak.

Udalak atzoko oharrean adierazi zuen bezala, gainerako etxebizitzak eta pilotalekua bere horretan geratuko dira oraingoz. Pilotalekuak, beraz, erabilgarri segituko du orain arte bezala.