Lehen sorospen pediatrikoei buruzko hitzaldia antolatu du Haurreskolak urtarrilaren 21ean

 

Haurreskolako guraso-batzordearen ekimenez, lehen sorospen pediatrikoei inguruko hitzaldia emango du Gurutze Gorriak urtarrilaren 21ean, asteartearekin, 16:30etik aurrera Maria Maestra Haurreskolan. Saioan 15 lagunentzako lekua izango da, eta izen-ematea haurreskolan bertan egin behar da. Haurreskolako iragarki-taulan jarrita dago izena emateko orria, eta han apuntatu behar da.

Haurreskolako guraso-batzordeak antolatutako aurtengo hitzaldi-zikloko lehen saioa izango da. Iaz bezala, aurten ere sorospen pediatrikoei buruzko saioa egingo dute, eta informazio erabilgarria emango zaie gurasoei, zaintzaileei eta haur txikiekin harreman zuzena duten profesionalei.

Izen-ematean 15 laguneko muga gainditzen bada, urtarrilaren 23an bigarren saio bat egitea aurreikusi dute antolatzaileek.