Pelotari kalea trafikoari itxita egongo da bihar arratsaldean

Pelotari kaleko eraikin batean egiten ari diren lanak direla-eta, kale hori hainbat orduz itxiko dute bihar arratsaldean, otsailaren 11n. Aurreikuspenen arabera, lauzpabost ordu beharko dituzte langileek kamioia deskargatzeko. Tarte horretan, trafikoa Eusko Gudarien kaletik bideratuko da seinaleen bidez. Barkatu eragozpenak.