Santa Zeziliako kontzertua emango du Salatxo abesbatzak igandean

Santa Zezilia musikarien patroia da eta, hori dela-eta, urtero egiten du Salatxo abesbatzak kontzertua.

Aurtengoa azaroaren 26an izango da, igandearekin, eta 12:40 inguruan hasiko da elizan, meza nagusia bukatu eta gero.