Lurpeko edukiontzien ordezkoak jarriko ditu Udal Elkarteak Bizkarreneko etxearen atzealdean

Bizkarreneko etxearen (Bordatxo taberna) atzealdean dauden lurpeko edukiontzien sistema maiz matxuratu da azken urteetan. Ondorioz, Udal Elkarteko zabor-bilketa zerbitzuak edukiontziak hustutzeko arazoak izan ditu nahi baino gehiagotan, eta, kasu horietan, edukiontzi aereoak jarri izan ditu. Oraintxe ere horrela daude, baina arrisku-egorak sortzen dira, erabiltzaileek errepidera irten behar baitute zaborra botatzeko.

Oraingo matxura konpontzea zaila dela ikusita, behin-behineko soluzioa planteatu da.

Alde batetik, gunea egokitu da erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko: zaborra lurpera botatzeko buzoi edo hodiak kendu dira, eta zuloak tapatu. Bestalde, datorren astelehenean edukiontzi berriak jarriko ditu Udal Elkarteak, irisgarriagoak eta finkoak. Modelo berria da, orain arteko edukiontzi arrunten antzekoak dira, neurriz, baina baxuagoak dira. Modelo berri horrek aukera emango du hondakinak errepidera atera behar izan gabe botatzeko eta, beraz, segurtasuna hobetuko du.

Orain arte bezala, organikoa, errefuxa, plastikoa, kartoia eta beira biltzeko edukiontziak jarriko dira. 

Barkatu eragozpenak.