Gaurko eguraldi ezegonkorra dago aurreikusita, eta badaezpada, hondartzan egitekoa zen Feten Feten taldearen kontzertua Herriko Plazara lekualdatzea erabaki du Udalak. 20:00etan izango da emanaldia, doan. Diego Galaz eta Jorge Arribas musikarien zuzenekoaz gozatzeko gonbita egiten die Udalak herritarrei.
Hemen duzue taldearen inguruko informazio zabalagoa.
