Donostian hasi eta amaitzen den Klasikoa txirrindularitza-probaren aurtengo edizioa abuztuaren 2an jokatuko da, larunbatarekin. Iaz bezala, ibilbidea ez da zuzenean Oriotik pasatuko, baina Aiatik Zarautzera joango dira txirrindulariak eta N634 errepidea itxi egingo dute tarte batean.
Orioko gainetik Zarautzera arteko zatia trafikoarentzat moztuta egongo da egun horretan 11:00etatik hasita, lasterketa pasatu arte (13:00ak aldera, gutxi gorabehera). Tarte horretan, Zarautz aldera joan nahi duten ibilgailuek autopista erabili beharko dute, Donostia aldera irten eta Aritzetan norabidea aldatuta. Barkatu eragozpenak.
