Gaur hasi eta irailaren 10era arte, zabalik izango da Maria Maestra haurreskolan izena emateko epea. Orain matrikulatzen diren haurrek urrian hasiko dute ikasturtea. Izen-ematea haurreskolan edo online egin daiteke.
Aipatu behar da, interesatuek hilero izango dutela matrikula egiteko aukera hilaren 1etik 10era, beti ere, plaza libreak badaude.
Instalazioa aldez aurretik bisitatu nahi dutenek, horretarako aukera izango dute irailaren 10era arte, 11:30-14:30 ordutegian. Ate irekietako bisita egiteko edo informazio gehiago behar izanez gero, halaber, jarri harremanetan Orioko Maria Maestra Haurreskolarekin:
- 943 890 625
- mariamaestra.orio@haurreskolak.eus
