Euskal Trenbide Sareak Orioko Udalari jakinarazi dionez, irailaren 15ean hasiko ditu Zudugariako tunela konpontzeko lanak, San Pelaioko geralekuaren eta Aia-Orioko geltokiaren artean. Hori dela eta, autobus-zerbitzua eskainiko du Aia-Oriotik Zarautzera, Donostiatik Bilborako norantzan.
Zerbitzuaren maiztasuna mantendu egingo da: lanegunetan ordu erdiro eta larunbat, igande eta jaiegunetan orduro. Treneko bidaiariak autobusera sartzea errazteko, Aia-Orioko geltokiaren ondoan egingo du galdialdia autobusak.
Ordezko zerbitzua urriaren 4an amaitzea aurreikusten da, baina lanen garapenaren arabera, epea aurreratu edo atzeratu egin daiteke. Barkatu eragozpenak.
