Kolore bat, sentimendu bat

Argazkia: Orio Arraunketa Elkartea.

Oriotarron kolorea horia da, eta txikitatik lotzen dugu gure nortasunarekin. Jaiotzen garenerako, kolore horia Aupa Orio! bihurtzen da.

Batzuek ez dute ulertzen, gehiegizkoa dela diote. Beste batzuentzat, ordea, barru-barrutik sortzen den emozio sakona da, sentimendua. Batzuetan, arrazoia galtzeraino.

Herriko gazteek Kontxarako sortu duten banderak ezin du politagoa izan. Poza, harrotasuna eta herritartasuna pizten dizkigu. Baina pasa den igandean ikusitako jarrerek ez dute gure herriko balioekin bat egiten, ez digute sentimendu bera sortzen.

Bihar, erakutsi dezagun benetan zer den horiak pizten digun emozio sakona. Intentsitate handikoa, baina errespetuzkoa, ospatzen eta egoten dakiena. Aupa neska-mutilak!

Orioko Udala