Datorren irailaren 26an, ostiralarekin, Sara Zozaya musikariaren emanaldia izango da kultur etxean, 21:00etatik aurrera. Doako saioa izango da, baina aurrez gonbita eskuratu beharko da turismo-bulegoan. Bihar jarriko dira eskuragai, irailaren 18an, eta lagun bakoitzak, gehienez, 4 gonbita hartu ditzake.
Sara Zozaya artista donostiarrak akordeoia jotzen hasi zuen bere musika ibilbidea. 12 urterekin idatzi zituen bere lehen kantak, gitarraren eta teklatuaren laguntzaz, eta Nerabe taldeko abeslaria izan zen hainbat urtez. 2018an kaleratu zuen bere bakarkako lehen EPa, eta urteko demo onenen zerrendan, zazpigarren postuan kokatu zuen Mondo Sonoro aldizkari ezagunak.
Ordutik, LP bat eta bi EP kaleratu ditu, horietan azkena attä izenekoa. Aloud Music zigilu katalanarekin argitaratu du, eta Castillo Suarez idazlearen laguntza izan du hainbat kanten hitzak osatzeko. Gainera, Benito Lertxundi eta Valvidia bezalako sortzaile entzutetsuekin ere kolaboratu du artistak.
Gonbitak, irailaren 18tik aurrera
Irailaren 26an Orion emango du kontzertua, 21:00etatik aurrera, kultur etxean. Gonbitak bihar, irailaren 18an, jarriko dira eskuragai 16:00etatik aurrera turismo-bulegoan, eta lagun bakoitzak, gehienez, lau eskuratu ahal izango ditu.
