Itxaspe bidean, izen bereko baserrira iritsi baino lehen, luiziak izateko arriskua duen eremu bat identifikatu du Udalak. Arrisku hori saihesteko, urak bideratzeko sistema ezartzen ari da egunotan Uzkue enpresa. Lanean ari arren, oinezkoen pasabidea uneoro bermatuko da, eta lanak aste honen amaieran bukatuko dira.
