Ireki Begik elkarteak kiroleko arropa biltzeko deialdia egin du irailaren 26ra arte


Herriko gaztetxo guztiei kirol egiteko aukera emateko eta kirol-materiala eskuragarriago egiteko, Ireki Begik elkarteak kiroleko arropa biltzeko deialdia egin du.

6 eta 16 urte arteko haur eta gazteentzako arropa jasotzen ari dira: irailaren 26ra arte herriko bi ikastetxeetan egingo dute bilketa. Hilaren 26an, azkenik, herri osoari zabaldutako bilketa egingo dute Mendibeltz futbol-zelaiaren kanpoan, 17:00etatik 20:00etara.

Kirol hauetan aritzeko arropa jasotzen ari dira: judo, arrauna, pelota, futbola, eskubaloia, saskibaloia, surfa, igeriketa, eskola-kirola, atletismoa… Egoera onean dagoen arropa bakarrik jasotzen dute, eta helburua da janzki horiei bigarren bizitza bat ematea.

Informazio gehiago behar izanez gero, hau da elkartearen posta elektronikoa: irekibegik@gmail.com.