Ikasturte berriarekin batera, martxan dira Orioko Ludoteka eta Gaztelekua. Ludotekan izena emateko aukera dago modu presentzialean edo online, galdetegi honen bidez. Eta taldeak osatzeko orduan, izen-emate ordena errespetatuko da. Gaztelekuan, aldiz, ez da aurrez izenik eman behar.
Orain arte bezala, Txurrumuski Aisialdi Elkartea arduratuko da Ludotekako eta Gaztelekuko zerbitzuak eskaintzeaz.
Ludotekaren funtzionamendua
Ohi bezala, Ludotekan bi talde bereiziko dira: astelehen/asteazkenetako taldea (leku guztiak beteta daude jada), eta astearte/ostegunetako taldea. Orotara, 5-9 urte arteko (HH5-LH3) 35 haurrentzako lekua izango da, baina lekuak beteko balira, aforoa zabaltzeko aukera aurreikusi da.
Gazteek sukaldaritza, eskulanak, jolas motzak, karaokeak, jolas librea… lantzen dituzte Ludotekan, eta ikasturtean hiru irteera egiten dituzte.
Hauxe izango da ordutegia:
- 16:45-18:00 Sarrera malgua: Haurrak pixkanaka gerturatuko dira eta bertako materialarekin eta beren artean jolastuko dira.
- 18:00-19:00 Programatutako ekintza.
- 19:00-19:30 Gurasoak gerturatu ahala, haurra agurtuko da.
Gaztelekuaren funtzionamendua
Gaztelekua ere martxan dago irailaren 8az geroztik. 10-16 urte arteko gazteei zuzenduta dago (LH3-DBH4). Ostegunetik astelehenera eskainiko du zerbitzua (astearte eta asteazkenetan itxita egongo da), ordutegi honetan:
- Ostegunetan: 16:45 – 20:00
- Ostiraletan: 16:45 – 20:30
- Larunbatetan: 16:30 – 21:00
- Igandetan: 16:30 – 20:30
- Astelehenetan: 16:45 – 20:00
Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Txurrumuski elkarteko kideekin:
- Orokorra: txurrumuski@txurrumuski.org eta 666 194 368
- Ludoteka: ludoteka .orio@txurrumuski.org eta 943133005
- Gaztelekua: gaztelekua.orio@txurrumuski.org eta 943132549
