Joan zen astean egin zituzten Itxaspe bideko urak kanalizatzeko lanak. Izen bereko baserrira iritsi baino lehenago dagoen zatian egin ziren, luizi-arriskua saihesteko. Bidea asfaltatu da ondoren, eta gaurtik aurrera pasabidea erabat zabalik izango da.
