Goiko Kaleko festak ospatuko dituzte gaur eta bihar auzo horretan. Herritarren segurtasuna eta lasaitasuna bermatzeko, une jakinetan trafikoa itxiko da.
Ostirala
18:00etan hasita, buruhandien eta erraldoien kalejira egingo dute. Heriko Plazatik abiatuko dira, Eusko Gudarien kaletik jarraituko dute, eta Bikamiotan itzulia eginda, Pelotari eta Iturbide kaleetatik igoko dira, Kale Nagusitik sartu eta Piliku Plazara iristeko. Kalejirak irauten duen bitartean, udaltzainek bideratuko dute trafikoa herrigunean.
Larunbata
Bihar, bestetik, herri bazkaria, herri kirolen erakustaldia eta beste hainbat jarduera egingo dituzte auzoan, eta Goiko Kaleko trafikoa itxita egongo da 11:00etatik 19:00etara Musika Eskola parean egingo da mozketa. Ondorioz, San Martin auzora igotzeko, Txanka aldetik igo beharko dute ibilgailuek, eta aldiz, San Martin auzotik jaisteko, Dikeko aldapatik behera Aita Lertxundira bideratuko da trafikoa, ohi bezala.
Barkatu eragozpenak.
