Bihar, urriaren 15ean, itxita egongo dira udal-zerbitzuak, Palestinaren alde deitutako lanuzte orokorra dela-eta

EAEko sindikatu nagusiek lanuzte orokorra deitu dute biharko, “Palestinako herriarekin langile klase osoaren elkartasuna” adierazteko. Orioko udal-langileek bat egin dute deialdiarekin, eta ondorioz, udal-zerbitzuak itxita egongo dira bihar: udaletxea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia eta turismo-bulegoa. Kanpinean, aldiz, gutxieneko zerbitzuak izango dira.

Iluntzean, burrunba plazan

Horrez gain, Orioko Udalak bat egingo du Gernika-Palestina Herri Ekimenak deitutako Burrunba deialdiarekin. Iluntzeko 19:30ean izango da, eta Udalak dei egiten die herritarrei elkarretaratzearekin bat egin dezaten.