Txara bidea asfaltatzeko lanak bukatu ditu Udalak

Orioko Udalak landa eremuko bide publikoak asfaltatu eta txukundu ditu azken urteetan. Besteak beste, Marronta bidea konpondu zuen 2021ean, Benta bidea 2023an eta Erretzabal bidea, iaz. Aurten, Txara bidean egin ditu konponketak: errepidea asfaltatu zen iraila bukaeran, eta margoketa lanak joan den astean bukatu ziren.

Asfaltos Urretxu enpresak egin ditu lanak, eta 40.000 euroko kostua izan dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea sailaren bidez, 21.500 euroko laguntza jaso du Udalak.