‘Azken agurra’ filmaren grabaketek trafikoari eragingo diote Balea kalean, azaroaren 4tik 6ra 

Txintxua Films ekoiztetxeak Andra Mariko pisu batean grabatuko du Azken agurra filmaren zati bat. Hori dela eta, azaroaren 4tik 6ra Balea kaleko aparkaleku batzuk eta Karela kiroldegiaren eta Andra Mari kalearen artean dagoen oinezkoen pasabidea okupatuko dituzte. 

Horrez gainera, azaroaren 4ean, 8:00-14:30era bitartean kale mozketa puntualak egingo dituzte Balea kalean. Mozketa laburrak izango dira, 2 eta 5 minutu artekoak, eta, batez ere, kale horretako garajeei eragin diezaiokete.