San Martin ermitako bideko lanak direla eta, errepidea erabat itxiko da bihar


Orioko Udalak urrian hasi zuen San Martin ermitako bidea egokitzeko lanen azken fasea. Obra nagusia San Martin ermitatik Txankarainoko errepide zatian egiten ari dira, eta hain zuzen, bihar, azaroaren 12an, asfaltatuko dute errepide zati hori. Horregatik, 8:00etatik 17:00ak arte autoentzako pasabidea erabat itxita egongo da. 

Lanek sei asteko iraupena izango dutela aurreikusi zuen Udalak, eta orain arte, martxa onean ari dira. Dena ondo bidean, azaroaren bukaeran amaitutzat emango dituzte zereginak, eta argiteria berria ere martxan izango da.