TREBA Gurasoak programaren helburua da gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatzea, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko. Programaren barruan, elikadura jarrera osasuntsuei buruzko gurasoentzako saioa antolatu zuten urriaren 8an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuak eta Orioko Udalak; baina saioa azaroaren 26ra, asteazkena, atzeratzea erabaki zuten, agenda arrazoiengatik. Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago.
Saioak Elikadura jarrera osasuntsuak du izena, eta Salatxo aretoan egingo da, 18:00etatik aurrera. Haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta dago, eta Mireia Centenok gidatuko du solasaldia.
Saioan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea helbide honetara idatzita: kirola@orio.eus.
