Datorren larunbata, azaroak 22, Santa Zezilia eguna izango da, Musikarien Eguna. Eta festarekin bat egiteko, herriko txaranga eta Pello eta Nikolasa buruhandien taldea kalez kale ibiliko dira bezperan, ostiral iluntzean, herria girotzen.
Ibilbidea kultur etxean hasiko dute, 19:15-19:30 aldera. Eusko Gudari kalean aurrera, Bikamiotaraino joango dira, eta itzulia eginda, Arrantzale kalea, Baxoalde kalea eta Palota kalea igaroko dituzte; Balea kaletik Arrantzale kalera joango dira jarraian, eta Arkaitz taberna paretik pasata, Herriko Plazara iritsiko dira.
Eguraldiaren arabera, baliteke ibilbidea bertan behera utzi behar izatea eta musika eta dantza saioa osorik Herriko Plazan egitea. Horren berri ostiralean emango du Udalak, behin betiko erabakia hartutakoan.
