Harri Herri kirol saioa grabatuko dute igandean Herriko Plazan


Harri-jasotzaile saioa egingo dute igande honetan Orioko plazan, eta Harri Herri telebista saiorako sailkapen froga izango da. Laugarren denboraldia du saioak, eta ETB1 katean emango dute azaroaren 30ean, 16:00etan. Euria eginez gero, kiosko barruan egingo dute saioa.

12:00etan hasiko da proba, eta kirolari bakoitzak programarako espreski sortu diren harri baldarrak erabiliko ditu. Emakumezkoenak 73,5 kg ditu eta gizonezkoak 132,15 kg. Elene Ostolaza, Ane Atxutegi, Alba Zubiria, Ane Cestau, Lierni Osa, Gorka Etxeberria, Xabier Aranburu, Jokin Eizmendi, Mikel Marijuan, Beñat Telleria, Jon Marijuan eta Oskar Aguas harrijasotzaileak lehiatuko dira.