Haurreskolak Partzuergoko zentroetan izena emateko epea hilero irekitzen da, hilaren 1etik 10era, beti ere, plaza libreak badaude. Eta onartuak diren haurrek hurrengo hilabeteko lehen eskola egunean hasten dute ikasturtea. Bada, abenduko zubia tarteko, urtarrilean Maria Maestra haurreskolan hasi nahi duten haurren izen-ematea aurreratu egin da, eta azaroaren 26tik abenduaren 4ra egongo da epea zabalik.
Izen-ematea online edo presentzialki egin daiteke, eta interesa duten familiak zuzenean jarri daitezke harremanetan Orioko haurreskolarekin:
- 943 890 625
- mariamaestra.orio@haurreskolak.eus
