Haurren irakurketa goiztiarra sustatzeko saioa egingo da abenduaren 1ean, liburutegian

Datorren astelehenean, abenduak 1, irakurketa goiztiarra sustatzeko Liburu Baby Kluba saioa egingo da liburutegian, 17:30ean. Saioa doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik udal-liburutegian. Gehienez 20 lagunentzako tokia dago eta oraindik geratzen da plazaren bat libre.

Liburu Baby Kluba izenpean, irakurketa sustatzeko saioak egiten ditu Mestiza elkarteak Gipuzkoako liburutegietan; jarduera ludikoa, didaktikoa eta doakoa da, helburu duena literatura, musika, artea eta naturarako interesa sustatzea haur txikien eta beren familien artean. 0-3 arteko haurrei eta gurasoei bideratuta dago.

Hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania eta ingelesa) egiten da, eta Bookstart Euskadi proiektuari atxikitako herrietara ere zabaldu da. Ekimenaren inguruko informazio zabalagoa duzue hemen.