Orioko Udalak zero emisioko hiru ibilgailu berri eskuratu ditu

Orioko Udalak zero emisioko hiru ibilgailu elektriko erosi ditu 2025ean, udal flotaren berritze prozesuaren baitan. Legez dagokion betebeharra betetzeaz gain, klima-aldaketaren aurrean emisioak murrizteko duen konpromisoari erantzuten dio neurri honek.

Ibilgailuak berritzeko prozesua lizitazio bidez gauzatu da, eta esleipena hiru lotetan egin da, ibilgailu bakoitzaren erabilera eta beharrak ezberdinak direlako: udaltzaingoaren zerbitzurako ibilgailu bat, udal kanpinerako beste bat, eta brigadaren lanetarako kamioneta bat. Guztira, ibilgailu berrien inbertsioa 129.590,75 eurokoa izan da.

Ibilgailu elektrikoen aldeko apustua

Horren aurretik, garbiketa zerbitzua esleitzeko prozesuan, beste bi ibilgailu eskuratu zituen Udalak: bi ibilgailu elektriko txiki, batetik, eta kamioneta hibridoa, bestetik. 2024az geroztik, udalerriko garbiketa lanetan erabiltzen dira, egunero.

Honekin guztiarekin, Orioko Udalak berretsi egin du klima-aldaketaren aurkako borrokan eta emisio gutxiagoko mugikortasun eredu baten alde duen konpromisoa.